XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Literalismo honek zera du aurrezemana: Jainkoa noiz-nonbaitean diharduen, toki berezi batetan bizi den izaki bat dela; munduko gertakarien bilakaera aldatu ere egiten duela berak eta baita bilakaera honek ere bera aldatzen duela, beste edozein izaki bezala.

Jainkoari honen azkentasuna eta funtsezkotasuna eta, erlijioaz ari garenez, honen nagusitasuna eta handitasuna kentzen dizkio literalismoak.

Azken baldingabea ez denaren eta mugatu eta baldinpetua denaren mailaraino kaxkartzen du Jainkoa.

Azken finean ez da, ez, akabaila eta erabakitzailea mituaren kritika buruzkoa, erlijioak berak bere barnerako egiten duena baizik.

Sinboluak hitzez-hitz hartzen baditu, sasifede bilakatzen da fedea.

Absolutu izateraino iristen ez den zerbait azken eta absolutu deitzen du sasifedeak.

Fedeak, ordea, bere sinboluak sinbolu direla oharturik, jainkoari ematen dio berari zor zaion ohorea.

Bi mailako berezi behar dira literalismoan: bata berezkoa, eta kontrajoerakoa bestea.

Berezko literalismoan mituzkoa eta hitzen esanahia berezi ezinezkoak dira.

Norbanakoen eta gizataldeen lehen aroa hortantxe datza, izan ere; irudimenak sortutako sinboluak, batetik, eta miatuz eta saiopetuz egizta daitezkeen gertakariak, bestetik, banatzeko gai ez izatean.

Erabat bidezkoa da literalismo maila hau eta ez litzake eragotsi behar, ez norbanakoengan ez taldeengan, ahalik eta gizonaren galdetu beharrak kraska dezan arte mituzko ikuskariok hitzez-hitz onartze hori.

Hontara heltzean, berriz, bi bide har daitezke: (...).